"Transmisioa laborantxa munduan" liburua
2024.09.10
Haran Ubel elkarte feminista eta LGBTQI+ bat da. Bere asmoa herrian jendea kultura ekitaldi batzuen inguruan elkartzea da. Uda guziz, artista egonaldi bat antolatzen dute Alduden, eta artista horrek asmatu liburu bat argitaratzen dute, herrian berean inprimatuz eta euskarari lehentasuna emanez.
Aurtengo udan, Haran Ubeleko kideek Amélie Fontaine ilustratzailea gomitatu dute Aldudera aste baten pasatzera.
Elgarrekin, "Transmisioa laborantxa munduan" gaiaren inguruan liburu bat asmatu dute. Aldude, Baigorri eta Oztibarreko ibarretako laborari etxeetan lanean ari izan diren edo haziak izan diren biztanle batzuekin mintzatuz, lema horren inguruko lekukotasunak bildu dituzte.
Ondotik, Améliek marrazkiak asmatu ditu, astean zehar ikusi ingurumenean eta egin ezagutzetan oinarrituz. Grafismoarentzat, Amélie Fontaine-ren eta Pierre Tandille-ren arteko elkarlana izan da eta liburua urrian inprimatu gogo dute, errisografiaren teknika baliatuz. Testuen zuzenketa eta euskaratik frantseserako itzulpena aldiz, Xan Airek egin du. Liburua urrian argitaratuko da. Adi egon!