XabXab artistaren unibertsoa Hartzaro festibalean
2026.02.08
XabXab (Xabi Tapia) Urruñar margolari eta artista muralista garaikidea da. Bereziki street-art eta horma-irudien munduan ezaguna da. Estilo ultraerrealista du eta kontraste handiko begirada, batez ere beltz eta zuri paletan. Hartzaro festibalaren karietara, horma-irudi bat gauzatzen ari da Uztaritzen. Proiektu honek artea eta herria lotzeko borondatea azpimarratzen du, edozeini sorkuntza prozesua bertatik bertara ikusteko aukera eskainiz. XabXab irudi hori sortzen ari zen bitartean, bere sorkuntza prozesua hurbiletik behatzeko parada izan dugu.
Bere lanetan, XabXabek anitzetan gizarte gaiak eta memoria kolektiboa lantzen ditu. Adibidez, Baiona ttipiko auzoan egin proiektu batean, horma-irudia baliatu zuen etxebizitzarako eskubidearen aldeko mezua irudikatzeko.
Margolaritza eta marrazketa teknikak nahasten ditu, eta bere obretan bolaluma, luma estilografikoa eta bestelako euskarri berrerabilgarriak baliatzen ditu. Bestalde, margolanak euskarri atipiko batzuetan egin ditzake, hala nola skate taula batzuen gainean. Halaber, arreta berezia ematen die jendeen aurpegiei eta kontestu sozialei. Tentsio estetiko horrek halako hurbiltasun azkarra sortzen du ikuslearekin, hausnarketa baina ere emozioa sorraraziz. 
XabXab artista muralistak horma-irudi bat gauzatuko du Uztaritzen, Hartzaro festibalaren baitan. Euskal Herriko karrika-artearen munduan ezaguna den artista honek espazio publikoa adierazpenerako eta hausnarketarako gune gisa ulertzen du, eta bere lanek askotan memoria, gizarte-gaia eta begirada kritikoa uztartzen dituzte. Gehienetan beltz-eta-zuriaren inguruan eraikia den bere estilo bereizgarria, erretratuen indarrean eta xehetasun grafikoetan oinarritzen da.
Proiektu honek artea eta herria lotzeko borondatea azpimarratzen du, sorkuntza prozesua bertatik bertara ikusteko aukera eskainiz. XabXabek Uztaritzeko paisaia urbanoan utziko duen horma-irudia festibalaren izpirituarekin bat dator: sorkuntza garaikidea, trukaketa eta herriaren bizitasuna erdigunean jarriz.
Uztaritzetik pasatzen bazarete, joan zaitezte haren lana ikustera!
Gehiago jakin
- XabXab - Harremana
- Hartzaro festibalaren egitaraua (PDF)
- Herri Soinu elkartea
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Testua: EKE I Argazkiak: Lorentxa Saragueta