Liburua

Baiguratik Lapurdira

2025.04.25

Egilea:
Beñat Soulé Haristoy
Generoa:
Kronika bilduma
Argitaletxea:
Euskaltzaleen Biltzarra

Bizian oroitzapenak biltzen eta metatzen dira denborarekin. Liburu hau idazterakoan, asko gorderik nintuela eta oraino beste asko gogoan ditudalarik, nahiago ditut idatziz eman buru eta izpirituak argi dirauteno. Gerta ditaike adinarekin edo eritasunez burua ahultzea eta oroitzapenak betirako galtzea.
Irakurle maite, jakin behar duzu halere liburu huntan nire biziarekin batean kontatzen ditudan oroitzapen, anekdota eta gertakari horietan ez dela bat bera ere asmaturik, bainan oro entzunak, ikusiak eta egiazki bizi izan ditudala urteetan zehar, beharbada batzuek gehiago edo gutixago hunkitu nautela. Hemen kontatzen ditut nehori kalterik ez egiteko asmotan bainan korapilo eta ahalgerik gabe...

Bertsu idazle
Ez dut gordetzen betidanik bertsularitza gogoko dudala eta luzaz zalantzan egonik halako bat zitzaidan nihaur ere ez idazten hastea. Urrats bat egin nuen lehen aldikotz 1988ko udaberrian Nafarroako xapelketaren finalean Iruñean izan ondoan, orduko finalaren berri eman bainuen bertsutan (ikus bertsu bilduman). Bertsuak idatzirik eman nizkion orduan Uztaritzen Herria vkasetaren berriketari zen Maixan Minaberryri. Hunek gogotik onartu eta astekarian publikatu. Geroztik asko sail (edo sorta hegoaldean dioten bezala) moldatzeko parada izan dut gai bat edo besterekin, ospakizun, biltzar edo bazkari batzuentzat, elizakotzat, hots galdegin didaten aldi oroz bainan ere zonbait nihauren gogoz. Bertsu horiek gehienak hor agertzen dira, irakurle, urrunago liburu huntan.

Beñat Soulé Haristoy

Gehiago jakin

Baiguratik Lapurdira
© Euskaltzaleen Biltzarra