Liburua

Bola beltza

2026.07.10

Egilea:
Frederic & Lukas Nesprias
Generoa:
Ipuinak
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Sudirapa herrixkako biztanle batzuk arrastorik utzi gabe desagertzen direnean, nahasmendua eta beldurra hedatzen dira herritarren artean. Are gehiago, desagertze hauen arrazoia bola beltz misteriotsu bat dela jakiten denean. Zer demontre gertatzen ari da? Nondik ateratzen da mamu hau? Zer nahi du?… Ikaraturik, herritar guztiak biltzen dira, bola beltz horri aurre egiteko bidea atzeman beharrean.

Idazlea: Nesprias Frederic «Alots». Baionan sortua, 1966an. Euskara irakaslea Baionako lizeo publikoan. Testu batzuk idatzi ditu MAIATZ aldizkarian eta itzulpen batzuk frantsesetik euskarara (Luce Buchheit-en «Hitzemana et autres contes de Terres en effroi» besteak beste).

Ilustratzailea: Nesprias Lukas. Baionan sortua, 2001ean. Angoulême-ko EMCA animatzaile-eskola bukatu ondoren, marrazki bizidun eta ilustrazio proiektu batzuetan parte hartu du.

Zortziko

Gehiago jakin

Bola beltza