Liburua

Esaera zaharrak

2025.10.17

Egilea:
Mattin
Generoa:
Komikia
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu. Esaera zahar horrek irakasten digu gu ez garela ezer gure aurrekorik gabe, eta ez garela zerotik jaiotzen, baizik eta ezagutzen ez dugun historia batekin sortzen garela, eta gure historia ezagutuz bagarela ohartzen gara. Herri bat gara. Herri baten bihotza ez da orrialdeotan bakarrik gordetzen, ahoz aho dabiltzan hitzetan baizik.

Esaera zaharretan aurkitzen dugu gure arbasoen jakinduria, mendeetan zehar itsasoa eta mendia, lanaren izerdia eta festaren algara nahastu dituzten esaera labur eta sakonetan. Liburu honek ate bat irekitzen digu: irudi baten bidez, esaera bakoitzaren atzean dagoen mundua berriro bisitatzera gonbidatzen gaitu. Irudiak eta esaerak elkarri begira jarrita, iraganaren eta orainaren arteko zubi bihurtzen dira, gure sustraien indarra berritzen dugu. Hitz zaharrak ez dira zaharkituta geratzen; ez dira hauts bilakatzen. Aldiz, ur-jauzi baten antzera, beti berritzen dira, beti berriz irakasteko prest daude.

Eta liburu honek, bere xumean, gure hizkuntza eta gure kultura berpizteko ekintza bihurtzen ditu. Irakurle, ireki orrialde hauek: entzun ahots isil baina sendoa, ikusi irudiek dakarten gure aurrekoen argitasuna. Eta oroitu: gure herriaren historia ez da atzo bakarrik idatzi, gaur eta bihar ere bai, esaera zahar bakoitzarekin bizirik mantenduz garena. Euskal Herri bat.

Zortziko argitaletxea

Gehiago jakin

Esaera zaharrak
©Mattin