Etxean
2025.12.10
- Egilea:
- Dom Campistron
- Generoa:
- Haur eta gazte literatua
- Argitaletxea:
- Haran Ubel
- Euskarria:
- Liburua
Etxean, Dom Campistron marrazkilariaren liburu berria da, haurrentzat egina dena.
Risografia teknikarekin inprimatua izan da Alduden, 2025eko udan.
Nafarroako mendi ttonttor gorenean bizi ziren hiru haur bitxi. Etxe barnean bazen ama, kanpoan bost gatu eta bi oilo. Nehork ez daki zendako baina ama hil zelarik, xakurra OTSO bilakatu zen.
Ipuin horrek aipatzen ditu haurrek etxe barnean bizitzen ahal dituzten bortizkeriak. Bai eta ere ahizpatasunaren ezin geldituzko indarra.
Haran ubel
Gehiago jakin
- Haran Ubel (Web)