Ezpulaperen filosomia
2026.10.04
- Egilea:
- Mixel Etxekopar
- Generoa:
- Ipuinak
- Argitaletxea:
- ZTK
- Euskarria:
- Liburua
101 istorio Xiberoan josiak
Ezpulapea Altzai zokoan dagon etxea dügü, Athegarre altean, dena paret eta papatx den etxaltea. Zonbaitek dioe “Ezpulapeko sükaltean oilo bat larrütü zela”, hain beita patar. Ez date agian egia bena denborak hantzen dütü istorioak, ikusiko dügün bezala. Hogeigerren mentean ja hil zen leinü hortako azken filosoma, zonbaitek haren ikasbideen argien entzüteko xantza handia üken beitüe iganteko meza ondoetan filosomia eztabada handitan sartürik.
Filosomia diziplina Xiberoan sortü zen, Basabürüko Zuhurreko oihan altean. Filosofia eta fisionomiaren arteko erdibide gisa izan leite… Bena Xiberotar zonbait ezagützen badüzü, irakurlea, ontsa badakizü zer dabilan. Eta ez bada hala, libürü (in)util hontan sar zite gustüan. mündüaren ikusteko manera bat düzü eskü artean, hebentik beretik, Xibero xoko hontarik, eta hebenko autoktonoen euskalkian.
Ez da alegia bezalako egiarik
ez da egia bezalako alegiarik…
Gehiago jakin
- Mixel Etxekopar
- Guillermo Ganuzaren erakusketa (Atharratze-Sorholüze)