Gordegia
2025.09.09
- Egilea:
- Emma Adbåge
- Generoa:
- Haur eta gazte literatua
- Argitaletxea:
- Haria
- Euskarria:
- Liburua
Eskolan, kiroldegiaren gibelean, zulo bat dago. Zuloa deitzen da. Badu biziki aspaldi, norbaitek harri xehe meta handi bat kendu zuen eta haren ordez zulo bat utzi.
Geroztik, sasia eta erroak hazi dira bertan, eta haurrak jolastoki berri horretan josta daitezke. Loriatuak dira, eskolako jostalekua baino askoz jostagarriagoa baita: zernahi ibilbide mota sortzen dituzte eta istorio bukaezinak asmatzen, helduek beren jardueretan sudurra sartu gabe. Baina noiz arte?
Natura haurren irudimenaren garapenerako zelai amaigabea da. Album honek haurraren esploratzaile eta jostakin izaera omendu nahi du, helduen beldurrek eman oztopo guzien gainetik.
Haria argitaletxea
Gehiago jakin
