Liburua

Harrapatzen bazaitu,

2026.06.10

Egilea:
Joseba Uribe-Echebarria
Generoa:
Eleberria
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Harrapatzen bazaitu, harrapatzen bazaitu… lanean, Joseba Uribe-Etxebarriak alegia filosofiko bat eskaintzen du, non Heriotza, figura argi eta ironiko gisa, Euskal Herrian barrena dabilen gizakien bila. Bere gogoeta eta oroitzapen historikoen bidez, indarkeria, boterea, memoria eta kultura gutxituen iraunkortasuna aztertzen dira. Mattin herri-kontalariarekin duen topaketak ahozko kontakizuna saihestezinaren aurkako erresistentzia-ekintza bihurtzen du. Obrak jakinduria, mitoa eta tokiko pasadizoak uztartzen ditu, hitzak, hizkuntzak eta irudimen kolektiboak heriotzaren eta ahanzturaren aurrean bizirauteko modu bat direla aldarrikatzeko.

Joseba Uribe-Echebarria Otaduy(1957) Donostianjaioaeta Bilbonbizidena, jatorriz arrasatearra. Ekonomialaria. Filosofiarekiko grina duena. Pentsamenduari buruzko bloga dauka honako helbidean eskegita: kaskkask. blogspot.com Lanean zebilenean bi Filosofia urte burutu zituen Zorroagan. Hantxe Aristoteles lan osoa biltzen zuen liburua eskuan harturik joan zen Filosofia azterketa ea noiz zen ikustera. Iragarki-oholaren ondoan, irakasle batek zeren bila zebilen galdetu zion. Esan zuenean zertara etorri zen, besteak Filosofia irakaslea zela aitortu zuen. Azterketa elkarrizketa gisaz egitea eskaini zion, orduantxe bertako gela batean. Han hitz egin zuten Nietszche eta Wagnerren erlazioaz, Markusen lanari buruz, Aristotelesentzat forma zer zenaz, nola Aristoteles medikuaren semea zen eta horrek lurrari lotuz urrundu zion idealismoaz. Eta une batean, irakasleak bere ama Zegaman zegoela aipatu zuen. Irakasle hori Joxe Azurmendi handia zen. 

Zortziko

Gehiago jakin

Harrapatzen bazaitu,