Liburua

Harriak lokatza eta baratzak

2026.09.10

Egilea:
Asier Ansoleaga
Generoa:
Eleberria
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Haur bat lokatzezko kaleetatik korrika ibiltzen da lagunekin, futbolean jolasten du gaua heldu arte, eta, jakin gabe, inguruari begiratuz ikasten du. Konturatu gabe, eta auzo borrokek, euskarak, sozialismoak edota Athletic bezalako pentsamendu sinpleek, haurraren bizitzari forma ematen diote, gazte izatera igarotzeko eta handik, heldu dagoeneko, seme-alabak edukitzen dituenera arte, gurasoak sekulan ere ahaztu gabe. Ez, Bilbo ez da jada 60, 70, 80 zein 90 hamarkadetan izandako hori, bizitzan permanentea den bakarra aldaketak baitira. Ez gaitzala, beraz, nostalgiak harrapatu eta garai bateko bizipenak presente edukita, egin dezagun aurrera.

Asier Ansoleaga Fernández dut izena, 1993an, Algortan jaiotako irakaslea. Algortan hazi eta hezi naizen arren, lana dela eta, luzez eman izan dut Euskal Herriko beste hiri batzuetan bizitzen, hala nola, Tuteran, Iruñean edo Gasteizen. Une honetan, gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearekin bat, doktoretza egiten ari naiz etorkin jatorriko haurrek euskararekiko daukaten pertzepzioa aztertzen.

Zortziko

Gehiago jakin

Harriak lokatza eta baratzak