Hilketak herrian
2025.05.27
- Egilea:
- Xerar Urrutia Jorajuria
- Generoa:
- Eleberria
- Argitaletxea:
- Zortziko
- Euskarria:
- Liburua
Hilketak ari dira gertatzen Lapurdiko itsas-hegiko herri batean. Hilketa odoltsuak, lazgarriak,bertako herritarrak ikaran ezartzen dituztenak. Nor ote hiltzailea? Zein da hilketa hauen arrazoia? Nor ote da hilen duten hurrena? Horiek dira herritarren buruan etengabean pizten eta korapilatzen diren galderak.Haatik, nehork ez daki erantzuten. Poliziak ere, xerka badabiltza ere, nahasirik daude, inolako susmo zuzenik gabe. Susmagarriak izan badira, irakurleen buruan ere tarteka agertuko direnak, baina bata besteen gibeletik, deuseztatuko dituzte. Bukaera arteko zirrara eta jakin-mina ditugu Xerar Urrutia idazle urruñarraren eleberri honetan ikus ditzakegun osagai nagusiak.
Zortziko
Gehiago jakin
