Iruten Ari Nuzu
2025.10.10
- Egilea:
- Marion Jdanoff, Damien Tran
- Generoa:
- Arte liburua
- Argitaletxea:
- Haran Ubel + La Capsule Bleue
- Euskarria:
- Liburua
Iruten Ari Nuzu, 2025ean lihoaren gaiaren inguruan bildu ditugun lekukotasun eta liburu zatien bilduma bat da. Boz eta ikuspundu desberdinak agertzen dira: ehule, irule, oihalgintzan berezitu diseinu egile, etnologo, arreo edo trousseaux delakoen garaia ezagutu dituzten emazteak. Landare hori, Euskal Herrian, luzaz landatu eta landua izan da, eta leku garantzitsu bat bazuen jendeen eguneroko bizian, bai kultura mailan, bai ekonomikoki ere, bereziki emazteentzat.
Gaurko egunean, lihoa beti atxemaiten da gure amen edo amatxien armairuetan. Harizkoak, marra urdin bat edo gehiago daukaten mihise edo mahai oihal xuriak, belaunaldi batetik bertzerat amultsuki pasatuak izan dira.
Liburu hortan, ondare hori aipatzen dugu, bainan ere tocado delakoak, saielak, lihogintzaren industrializazioa XIXgarren mendean, baita ere ehun horren inguran asmatuak izan diren ipuin eta kantuak. Palefroi artista bikotearen marrazkie arin eta koloretsuek, bilduak izan diren testoak puntuzkatzen dituzte.
Haran Ubel
Gehiago jakin
- Haran Ubel (Web)