Kabi Goxo Bat
2026/09/20
- Egilea:
- Amaia Roiuspeyrous
- Generoa:
- Folk
- Argitaletxea:
- Autoekozpena
- Euskarria:
- CD
Amaia Riouspeyrous hirugarren disko autoekoiztu batekin heldu da berriz ; bere azken proiektuak hamar urte bazituen, berriz zerbaiten sortzeko xedearedin dator, proiektu intimo eta humano batekin, folk-pop nortasun berri batek lagundurik.
Baxenafartarra, Amaiarentzat kantua eta musika betidanik izan dira barnetik heldu diren emozioak partekatzeko hizkuntza berezi bat. Harentzat, kantatzea lotura egitea da, emozioak sortzea eta, batzuetan ixilik gelditzen denari ahotsa emaitea.
Hamar urte horietan, musikatik urrundu ordez, bere bide artistikoa elikatzen segitu du hainbat proiektu kolektiboen bidez. Horien artean da Gurashow abentura, buraso talde batek sorturiko familia giroko taldea. Esperientzia humano eta aberats horrek partekatzearen, transmisioaren eta belaunaldien arteko loturaren garrantzia are gehiago azkartu dio.
Azken bi diskoetan pop-rock giro batean ibili ondotik, Amaiak gaur egun proiektu intimoago bat proposatzen du; musika akustikoago baten alde eginez, baina betiere aberastasun musikal handia atxikiz. Ahotsari, emozioei eta hitzei toki gehiago uzten dien unibertso sentikor bat eraikitzen du, sonoritate goxo eta landuekin.
Amaia Riouspeyrous
Gehiago jakin
- Kontaktua - Amaia Riouspeyrous
- Idatziak Zuengandik - Youtube