Liburua

Kantari Herriari

2026.11.22

Egilea:
Iñaki Etxeleku
Argitaletxea:
Infernuko Zatak
Euskarria:
Liburua

Baionako apezpikutegiko apaiz eskolan sartu zirelarik, hamar urte inguru zituzten bi mutiko koxkor haiek ez zekiten zenbait urte beranduago zalez bete estadioak dastatuko zituztela. Ez zekiten oraino Telesforo Monzon edo Manex Pagola nor ziren. Ez zuten erranen Ipar Euskal Herrian lehen ikastola sortuko zen urte berean kantari bikote bezala lehen aldikoz ariko zirela. Pantxoa eta Peio bilakatuko ziren barnealdeko jende xehe euskaldun girotik jalgi bi haur horiek, kanturako trebezia erakutsiz. Francoren diktadurak itorik zeukan euskal askatasun hats batekin topo eginen zuten, mugimendu politiko-kultural baten haizeak harrapaturik. Eta hara non, ia hirurogei urte geroago, berriz ere bete dituzten kontzertu gelak eta plazak. Gogo-bihotzak bete bizipenen partekatzera datoz orrialde hauetan herriari kantatzea bokazio ukan duten bi abeslariak, garai bateko lekukotasunez inguraturik.

Infernuko Zatak

Gehiago jakin

Kantari Herriari