LUR
2025.12.01
- Egilea:
- Maddi Oihenart & Juantxo Zeberioa
- Generoa:
- Herri kanta / Kantautorea
- Argitaletxea:
- Autoekoizpena
- Euskarria:
- CD
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio Etxetxipiaren lan berria.
15 urte joan dira elkarrekin azken diskoa kaleratu zutenetik; gertakari berezi baten aurrean gaude.
3 urte eman dituzte elkarrekin lanean, LUR denboraz eta lasaitasunez sortzen. 3 urte Gazako minaren oihartzuna entzuten.
Maddik bere Lurraz hitz egiten digu disko honetan. Eta gure lurraz hitz egitean, saihestu ezina da lur gabeak sartzea. Saihestezina Palestinaz hitzegitea.
Musikalki, Maddi Oihenarten diskorik berezienetakoa da. Kantu bakoitzak mundu sonoro propio bat osatzen du bere baitan. Sinplea bere oinarrian baina konplexua aldi berean, gizakiaren sakonera begiratzen duena. Hari sekzio ederrak, gitarra elektrikoa, harpa, bateria, elektronika ukitu finak eta abar luze bat aurki daitezke bere baitan. Bere txikian, disko handi bat. Konposizio eta moldaketa harrigarriak baina pausatuak aldi berean, kantuaren alde beti, Juantxo Zeberiok sortuak.
Olaia Inziarte, Miren Narbaiza eta Julen Achiary bezalako kolaboratzaileak ere aurki daitezke diskoan. Nahasketak berriz We Are Standard taldean ezagun egin zen Jon Agirrezabalagaren eskutik etorri dira.
LUR. Tradizioa eta abangoardia eskuz-esku.
LUR. Patxadaz egindako lan bat; gertakari arraro bat gaurko musika-eszena frenetikoan.
LUR. Palestinako oihua euskal doinu bihurtzen den lurraldea.
Lurraren jabe ez direnak izan daitezen bederen duintasunaren jagole.
Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio
Gehiago jakin
- Diskoa entzun - Badcamp
- Kontaktua - Maddi Oihenart