Liburua

Metro bidai bat eta gero

2026.08.10

Egilea:
Asier Ansoleaga
Generoa:
Eleberria
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Trena heltzeko lau minutu falta dira eta metalezko eserlekuetan lo egiten ari diren bizpahiru pertsona izan ezik, inguruko beste guztiak pantailetara begira daude. Eskaileretatik behera, oihuka eta abesten dagoen, edo oihuka abesten dagoen, mutil gazteen koadrila bat dator eta euren presentzia zaratatsuak, behintzat, batek baino gehiagok bista telefonoetatik askatzeko balio izan du. Edozein pedagogo, soziologo, politologo edo edozergauzetanlogo pedantek azalduko luke Helsinkiko metroko bidaiariek, tableta beharrean liburuak daramazkitela, gizarte nordikoak superaurreratuak direlako. Zenbait kasuetan aditu hori Helsinkin bost hilabeteko erasmus bat egin izan duen pertsona gazte bat da, edo honen aita, eta bere Instagrama herri honen abantzamenduaren seinale argia da. Euskal Herrian, noski, ez. Bilboko metroan whatsApp eta sare sozialetara gaude eta hauek erabiltzeko behar ditugun tramankuluen faltak, nomofobia atake bat emanda, hogeita hamar minutuz sufritzera kondenatutako gintuzke.

Asier Ansoleaga Fernández dut izena, 1993an, Algortan jaiotako irakaslea. Algortan hazi eta hezi naizen arren, lana dela eta, luzez eman izan dut Euskal Herriko beste hiri batzuetan bizitzen, hala nola, Tuteran, Iruñean edo Gasteizen. Une honetan, gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearekin bat, doktoretza egiten ari naiz etorkin jatorriko haurrek euskararekiko daukaten pertzepzioa aztertzen.

Zortziko

Gehiago jakin

Metro bidai bat eta gero