Liburua

Musikaren Giltzak 1

2025.10.10

Egilea:
Marie Hirigoyen Bidart, Itsaso Arrieta Goiri eta Pantxix Bidart Pla
Generoa:
Ikasmateriala
Argitaletxea:
Giltzaera
Euskarria:
Liburua

Proiektu honek euskarazko Musika Formakuntzarako ikasmateriala sortzeko eta zabaltzeko xedea du, beti ere Euskal Herriko kultur ondarean oinarri hartuz.
Sortu ditugun tresna pedagogikoak publiko zabalarentzako izanik ere, honako lehen liburukian Musika Formakuntzako lehen bi urteetako gaitasunak eta jakitateak jorratuko ditugu. Euskarazko Musika Formakuntzarako metodo bat lehen zikloko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat, 7tik 12 urterakoentzat.

Marie Hirigoyen Bidart (Asmaketa, Ekoizpena, Erredakzioa, Sorkuntza- eta Pedagogia-zuzendaritza), Itsaso Arrieta Goiri eta Pantxix Bidart Pla-ren ekarpenekin
 
Itsaso Arrieta Goiri (Kantuen bilketa eta kultur fitxak) 
Pantxix Bidart Pla (Kultur fitxak)
Asisko Urmeneta Otsoa (Irudigilea)


Giltzaera elkartea

Gehiago jakin

Musikaren Giltzak 1
©Asisko Urmeneta