Nire herriko sei maitasun istorio
2026.08.02
- Egilea:
- Asier Ansoleaga
- Generoa:
- Kronika bilduma
- Argitaletxea:
- Zortziko
- Euskarria:
- Liburua
Garaia edo sasoia esan nahi du aroak. Aroak pertsona baten edadeari erreparatzen dionean, aldiz, bizitzaren denbora banatzen duenaren zatiari deritzo. Liburu honetan, 2008 eta 2030 urteen arteko Euskal Herriko toki desberdinetan jasotako sei istorio daude, bizitzaren aro desberdinetan banatuak. Istorio batzuk borroka istorioak dira, beste batzuk tragikoak, barregarriak, zein bizitzako pasarte arruntak. Dena den, guztiek daukate gauza bat komunean: maitasuna eta horren trataera. Nire herriko sei maitasun istorio dira.
Asier Ansoleaga Fernández dut izena, 1993an, Algortan jaiotako irakaslea. Algortan hazi eta hezi naizen arren, lana dela eta, luzez eman izan dut Euskal Herriko beste hiri batzuetan bizitzen, hala nola, Tuteran, Iruñean edo Gasteizen. Une honetan, gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearekin bat, doktoretza egiten ari naiz etorkin jatorriko haurrek euskararekiko daukaten pertzepzioa aztertzen.
Zortziko
Gehiago jakin
- Zortziko (Web)