Liburua

Ravenna eta ipuin zikinak

2026.05.10

Egilea:
Oksana Leprince Dubarry
Generoa:
Ipuinak
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Grimm, Andersen, Perrault, Disney eta horrelakoen ipuin ederrak kontatu dizkizute? Bai, jakina! Baina ipuin zatarrak ezagutzen dituzu? Noizbait ispiluaren beste aldeko ipuinak entzun dituzu?  Dimentsio ilunean printze eta printzesak ez dira horren ederrak, arras bestelakoak dira. Unibertso paralelo hori da Ravennak eta Krax lagunak maite duten eremua. Bien artean, bideratzen dituzte  horrelako ipuin Ilun, zatar eta bitxiak Errauskinek ematen dio hasiera irudiz hornitutako liburu-bilduma berri honi (11 urtetik aurrera). Bildumak gaur egungo gaitz psikologiko eta jokabidezkoei aurrez aurre eta konplexurik gabe heltzen die. Matxismoa, jazarpena, adostasuna, revenge porn-a, mendekotasun-harremanak eta burumanipulazioa edo nartzisismo perbertsoa heroi badass baten eskura jartzen dira, eta hark ohartu gabe leherrarazten ditu… kalteak eragin baditzake ere!

Oksana Leprince Dubarry okzitaniar jatorrizko idazle gaztea dugu, haur garaietatik idazketaz eta marrazketaz zaletua dena. Liburuek mundua alda dezaketela pentsatzen duten horietakoa dugu. Lehenik, Okzitaniako ipuin, kontakizun eta kondairak aztertu eta liburu batez plazaratu zituen; eta oraingoan, Euskal Herriaren magiak bultzaturik, gauza bera egin du liburu honekin, euskal mitologiaren kontakizunak eta istorio zaharrak bilduz, ilustratuz eta azalduz. Ravennaren bidez, gai sentikorrak baina funtsezkoak jorratzen ditu gaur egun; premia erabatekoa dutela iruditzen zaio, haien ondorio suntsitzaileen hedadura maiz gutxietsia, edo are baztertua, dela ikusita.

Zortziko

Gehiago jakin

Ravenna eta ipuin zikinak