Uretan
2026.07.03
- Egilea:
- Heejin Park
- Generoa:
- Haur eta gazte literatua
- Argitaletxea:
- Haria
- Euskarria:
- Liburua
Uretan Heejin Parken albuma da, jatorriz korearrez sortua. Istorioa igerileku batean kokatzen da, baina aise gehiago kontatzen du: gorputzarekiko harremana, denboraren iragatea, eta norbere buruaren onartzea. Gai konplexuak, baina arintasun eta umorez eramanak.
Kontakizunaren erdigunean, amatxi bat, eta gorputz nekatuaren pizua, baita lotsarena ere. Baina ilobaren ezinegonari segi, ur hegian gertatzen da. Eta pizinara sartzen denean… zerbait aldatzen da. Gorputza askatzen zaio, gehiago mugarik ez balu bezala.
Haria
Gehiago jakin
- Haria.eus (Web)