Diskoa

Xüberoa 25

2025.11.10

Egilea:
Pier Paul Berzaitz
Generoa:
Herri kanta / Kantautorea
Argitaletxea:
elkar
Euskarria:
CD

Gehiago jakin

Xüberoa 25
Olatz Goikouria Miñaur

Pier Paul Berzaitz kantari zuberotarrak disko berri bat plazaratu du elkar etxean. Disko berriak, Pier Paulen hamargarrenak, hamabi kanta eta pieza musikal bat biltzen ditu, denak Philippe de Ezcurra musikari ezagunak arreglatuak. Baionako Kontserbatorioko bertze lau musikarik ere parte hartu dute: Delphine Morel (txeloa), Marin Bea (kontrabaxua), Patrick Prunel (biolina) eta Marie-Hélène Gastinel-Maya (perkusioak). 

Bere bihotzeko gaiak erabiltzen ditu beti Berzaitz muskildiarrak, hala nola, hizkuntza, herria edo amodioa. Testu pertsonalez aparte, hartu ditu ere Itxaro Borda, Jean-Louis Davant, Xabier Lete eta Jean-Michel Bedaxagarren olerkiak. Berak dio kantari batek behar duela bizpahiru urtean behin sorkuntza berri bat eskaini publikoari. Disko baten egitea beharrezkoa zaio, honela profesionalizatzen delakoz kantagintza eta ondotik kontzertu onak sortzen direlakoz.

elkar