Diskoa

Entrexantak eta...

2026.11.12

Egilea:
Xutik
Generoa:
Rock
Argitaletxea:
Autoekoizpena
Euskarria:
CD, Numerikoa
Hemeretzi urte pasatu dira taula gainerako jauzia eman ginuenetik.
Harmarnaka kantu, aldarrikapen, elkartasun kontzertu, milaka kilometro….
Berotasuna senditu dugu zien partetik eta horrek beti aintzina Xutik segiarazi gaitu.
Lan berri huntan gauzak ez ditugu ERDIZKA erran. Gure herriak eta gure hizkuntzak jasaiten duten zapalkuntza, kapitalismoaren sarraski basatia, munduko beste hainbat herrien desagertarazte eta suntsitze saiakerak, aldarrikapen zerrenda LUZE bat atxemanen duzie gure kantu berrietan.
Gogoa eta ilusioa ez dauzkigute EBATSi, eta Rock, Kumbia, Ska eta Rap erritmoekin segi dezala dantzak!
Gure aldetik ENTREXANTAK ETA…. 
 
Xutik
 
 

Gehiago jakin

Entrexantak eta...
©Pierre Balacey