Thème(s) :

Amelin aldeko sagua

Amelin aldeko sagua

Enborraren magalean
Eskuaren ferekaz, hatzen laztanaz
Enbor hotsa, zuraren harrabotsa sentitzen duena, bada
erritmo pasuatuan, dantzatzen duena, bada
Txistuaren gibeletik airean galtzen den soinua
saguak preso dabiltza, zuriz…
jira-biraka, Durangaldeko Amelin, 
Amelin aldeko Berriz eta berriz…

Ibaia arre dator, nahasi, uharraren gatibu
uholdea itotzen da asfaltoaren galipotean
jira-biraka zirkulu infinituan, hunkitua, bihotza urratua
txistuak urratzen ditu guztiak, urak eta basapiztiak
enborraren magalean

Leun nabari da haizearen izate guratsua
Txistuaren barealdi utopikoan galdua
txistulariaren morfina dosiak
nauka baretuta, aitzurraren sagua naiz
zuriz…jira-biraka enborraren magalean

Ospakizun ufada atzematen dut
usaimen zorrotzak hauteman
Entzumena bizkor asaldatu da
ikustea ez da premiazkoa, 
Doinuari segika nabil…
zorabioaren muga gaindiezin honetan

Eraman nazazu, Berrizeko txoko urrunetara
Eraman nazazu, flautista biziotsu, fikziozko eszenatokietara
Hatzekin, hatz-mamiekin, amodiozko gezur artean
Igeri naramazu asfaltozko zirkuluan
zure enborraren magalean
Jira-biraka….