Iduzki Lore "Herriko bozak"

- Idazlea: Piarres Larzabal
- Zuzendaria: Maika Etxekopar
- Jokalariak: Peio Berhokoirigoin, Maider Beheran, Iban Ithurbide, Ainhoa Elizondo, Mizel Jorajuria, Lierni Elortza, Pierre Larre, Maialen Fauthoux, Xalbat Aguerrezahar, Kattin Mendiburu, Bernadette Iratzoki Luro
Herri txiki batean, udal hauteskundeen aurreko azken hamabostaldia da. Bi zerrenda lehian : gorriak eta xuriak. Ostatuan, bi barrika arno zabaldu dira, hautagaiek eskainirik : gorritik bat, zuritik bestea. Herritar bakoitzak hauta dezala zointarik edan nahi duen. Edo zergatik ez biak nahasi, Pako moskorzale filosofoak plazer handiz egiten duen bezala ? Antzerki hontan bi alderdietako hautagaiak, boterez gose, haien estrategiak eraikitzen ikusten ditugu. Edozerk balio du aurkakoei kolpe txar baten emaiteko, eta pertsonai batek dion bezala « Jainkorik ez dago hauteskundeetan », beraz faltsukeri eta gezurrak uharka dabiltza. Politika saltsa eta komedia giro horretan, pertsonai koloretsu andana baten bidez, gure jendarteko gai sakon batzu altxaturik dira : elbarritasuna, miseria, sexismoa, sexu askatasuna… Baina hainbeste nahaskeri eta tira-birekin, ihiziko sasoiaren irekitzea ere artetik, bozka egunera iritsiko ote gira ? Eta iristen bagira, zer trenputan ?
Further details
Kontaktua : 06 25 51 21 95 / iduzkiloretaldea@gmail.com
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)