Baionako ihauteria

Baionako ihauteria
Iturengo inauteriak - 2020 © Maitane Hernandez

Milurtetako besta den Baionako ihauteria ez dugu 2021ean ospatu ahal izan Covid-19 pandemiarengatik. Usaian neguko oporretako lehen asteburuan antolatua zen besta hau aurten otsaileko azken asteburura gibelatua izan da, osasun egoera dela eta. Dena prest da herri, familia eta arrunt errotua dugun ohidura honi berriz lotzeko. Euskal eta gaskoi ohidurak nahasten dituzten gure ihauteriko usaiak iraunarazi eta aberastu behar ditugu belaunaldiz-belaunaldi.

 Egitaraua

  • Egun guzian: zaldiko-maldiko eta moko fin guneak – Roland-Barthes zabaldegia (25a, ostiraletik 27a igande arte 11:00etatik 21:00etara irekia)
  • 11:00: Baionan Kantuz ihauteri gaiaren inguruan – Euskal Museoaren aitzinean
  • 11:30etatik 13:30etara: ihauteriko karrikako animazioak Orai Bat eta Euskal Herriko eta Gaskoiniako talde tradizionalen eskutik
  • 14:00etatik 16:00etara: Baionako koruen animazioa Baionako karriketan
  • 15:45: San Pantzar, Hartza eta Basajaunen agerraldia – Roland-Barthes zabaldegia
  • 16:00: San Pantzar kabalkadaren abiatzea Roland-Barthes zabaldegitik hiriko karriketan gaindi. Abiatzea eta heltzea: Pelletier karrika (ikus ibilbide osoa bayonne.fr-en)
  • 17:30: Kabalkadaren itzultzea – Roland- Barthes zabaldegia
  • 17:45 : San Pantzaren auziaren irakurketa Baionako elkarteen batasunaren eskutik – Roland- Barthes zabaldegia
  • 18:00: Epaiketaren gauzatzea, suaren piztea eta Hartza eta Basajaunen dantza
  • 18:30: Baionar peñen « Carnavalcade » delakoaren abiatzea (Espainiako atetik Baiona Ttipiraino) - Ordu Alaia ostatu partaide guzietan mozorrotuak diren pertsona guzientzat (ikus zerrenda bayonne.fr-en)

Further details

Kontaktua: 05 59 46 61 59 / 05 59 46 61 50 - affaires.culturelles@bayonne.fr / evenementiel@bayonne.fr / euskara@bayonne.fr

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)