Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean

Aurten, 50 urte betetzen dira Gabriel Aresti poeta bilbotarra hil zela. Beti gizakiaren alde paratuko zela erran zuena, poesia mailu bat dela aldarrikatu zuena, hil arte euskaldun eta marxista izango zela zin egin zuena. Nor zen, baina, Gabriel Aresti? Ezagutzen al dugu benetan bere izaera eta bere pentsamendua? Etengabe posizionatu zen, baina zein posizio hartu zuen?

Obra honek Gabriel Arestiren figura dakar taula gainera, poetaren obra eta bizitza oinarri hartuta. Ez, ordea, iraganari begiratuta, ezpada Arestiren figura etorkizunaren aurrean jarrita. Ez memoria bidezko omenaldia egiteko, ezpada Arestik oraindik gaurkorako eta biharkorako balio digulako.

  • Sorkuntza: Ekida
  • Zuzendaritza: Naiara Azpilkueta, Mikel Kaye
  • Gidoia: Paul Beitia, Peru Iparragirre, Lurdes Ondaro, Irati Oskoze, Gabriel Arestiren testuak baliatuta
  • Antzezleak: Ane Biain, Ane Mendiguren, Julen Ormaetxea, Ander Uribarri
  • Musikariak: Aitor Elorriaga, Eider Elorza, Javier Jorajuria, Garikoitz Ortiz de Villalba, Markel Reparaz, Unax Salvia, Paloma Strachan, Nere Txakartegi, Elene Uribarri

Further details

Harremanak: harremanak@ekida.eus

Cultural player(s)

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)