Gatazken kudeaketa
Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du Gatazken kudeaketa gaiaren inguruan.
Gatazkak, gizakien arteko ikuspundu edo iritzi ezberdinen ondorio zuzenak dira eta giza harremanen parte dira. Biziko momentu ezberdinetan, gatazka batzuk bizitzen ditugu eta egoera hauei hala-holatsu buru egiten diegu… Gatazka egoera hauek, izan lan denboran edo bizi pertsonalean maiz korapilatsuak eta mingarriak dira. Egiazko arazoak ekartzen badituzte ere, egoera hauetarik zerbait baikor ateratzea posible da. Gaurko gizartean etengabe emendatzen ari den norberekeria izan daiteke, besteak beste, gatazka egoeretan elementu nagusi bat. Pertsona zenbat eta berekoiagoa izan, dena zor zaiola kontsideratuko du. Ondorioz, zailtasunean izanen da bere burua talde batean kokatzeko eta denen onerako pentsatzeko. Holako jarrera batek egiazko zailtasunak sortzen ahal ditu taldean, beste kideekiko harremanetan. Elkartean lan giro sendo eta emankor baten mantentzeko, gatazken identifikatzen jakitea lagungarri izaten ahal da, bai eta haien kudeatzea ere.
Mintzaldi denborako aipagaiak :
- Jendeen arteko komunikazio argi eta emankor baten oinarrizko elementuak.
- Gatazkak nolako giza harremanak ekartzen ditu?
- Zeintzu dira gatazka baten ezaugarri nagusiak?
- Zein momentutan, konkretuki, posible ote da gatazka baten hasiera identifikatzea?
- Zeintzu dira gatazka baten bilakaeraren funtsezko etapak?
- Nola kudeatu gatazka bat (ahalik eta hobekien)?
Gatazka egoera batean pausatu behar diren oinarrizko 4 galderak.
Gaualdi horretan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie.
Further details
Parte hartu nahi dutenek 2020ko azaroaren 3a arte dute EKE-ri izena emateko: maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)
The Basque Cultural Institute (BCI) reserves the right to modify or update the contents of its agenda at any time.
The information published is transmitted to us by the event organizers or collected through different communication channels, such as the social networks of cultural actors and operators. The BCI is not responsible for the nature or the erroneous or incomplete character of the disseminated information. Likewise, the descriptive comments for the agenda events are the exclusive responsibility of the organizers and actors of the events who are their authors.
To the extent possible, the illustration images used by the organizers to ensure the communication of their events are reproduced in the agenda, mentioning as credit for these images their author or, failing that, the name of the organizer. Once again, the BCI's responsibility cannot be retained regarding the nature and dissemination of this content. In the absence of illustrations, the BCI reserves the right to illustrate the agenda events using credited images of its choice.