Hizkuntzen oihartzunak: kaneka kantua eta Kaledonia-Berriako hizkuntza ondarearen biziberritzea
Zer rol jokatzen du kanake kantuak Kaledonia Berriako hizkuntza transmisioan ? Genero txikia ez da, adierazpen eta ikusgarritasun espazio garrantzitsu bat baizik, frantsesa nagusi den ekosistema eleanitz eta konplexu baten erdian. Kanak eta Ozeaniar hizkuntzentzat, luzaz baztertuak izan ziren espazio publiko horretan, entzunak izateko tresna bezala inposatu da musika eszena (Ik. Colombel-Teuira et al., 2016 & Heuzé, 2020 ; Villa-Perez, 2021). Hitzaldi honek hizkuntzen eta kaneka errepertorioaren arteko lotura estuak aztertzea proposatzen du (Bensignor, 2013), 1980ko hamarkadatik aitzina hizkuntza-ondare marjinalizatu bat berriz zirkulazioan jartzea ahalbidetu duena. Bwanjep, Vamaley, Nodeak edo Edou bezalako talde eta artista ikonikoek konposizioa ekintza militante bihurtu dute hizkuntza- eta kultura-baliabide gutxituen aitortzarako. Nire hitzartzeak gaur egungo eta iraganeko dinamikak aipatuko ditu, lekukotasunetan eta soinu bidezko ilustrazioetan bermatuz. Espazio publikoan hizkuntza ondarearen balorizazioan kaneka kantuak duen funtsezko lekua eztabaidatuko da, musika-eszenatokia hizkuntza- transmisioko funtsezko palanka bihurtuz gaurko eta etorkizuneko belaunaldientzat.
Hizlariaren biografia:
Stephanie Geneix-Rabault Kaledonia Berriko Unibertsitateko irakasle-ikertzailea da. Hizkuntza anitz mintzo dituen eta instrumentu anitz jotzen dituen bezala, Kanak eta Ozeaniako hizkuntzen lekuaz espazio publikoetan interesatzen zaie bereziki, baita arte bidezko hizkuntza-transmisioaren dinamikez ere, kontestu eleanitzetan. Hizkuntzaren soinu- eta arte-dimentsioan aditua, hizkuntzen, musiken eta identitateen arteko harreman estuak aztertzen ditu. Lan berezia eraman du hizkuntza gutxituen ondarearen ikusgarritasunean eta balorizazioan musikek jokatzen duten errolaz. Zientzia-mediazioan oso konprometitua, ugarteko aktore kultural eta mediatikoekin lankidetzan ari da maiz, ugarteko hizkuntza-aniztasuna sustatu eta zabaltzeko.
Further details
- Euskal kultur erakundeak Euskal Museoarekin partaidetzan antolatu hitzaldia, Etnopoloa labelaren baitan
- Izen emateak: 05 59 59 08 98 (Euskal Museoa)
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)
The Basque Cultural Institute (BCI) reserves the right to modify or update the contents of its agenda at any time.
The information published is transmitted to us by the event organizers or collected through different communication channels, such as the social networks of cultural actors and operators. The BCI is not responsible for the nature or the erroneous or incomplete character of the disseminated information. Likewise, the descriptive comments for the agenda events are the exclusive responsibility of the organizers and actors of the events who are their authors.
To the extent possible, the illustration images used by the organizers to ensure the communication of their events are reproduced in the agenda, mentioning as credit for these images their author or, failing that, the name of the organizer. Once again, the BCI's responsibility cannot be retained regarding the nature and dissemination of this content. In the absence of illustrations, the BCI reserves the right to illustrate the agenda events using credited images of its choice.