With the collaboration of the Basque cultural institute

Iparragirre gogoan

Iparragirre gogoan

Bere sortzearen bigarren mendemuga dela eta, Iparragirre bertsularia omendua izanen da kantaldi honen bitartez. Beste hainbat bertsu eta olerkiren artean, izigarri ospetsua bihurtu zen "Gernikako Arbola" idatzi zuen.

Horren karietara, Variétés antzokiko agertokian bilduko dira Hendaia eta Garazi-Baigorriko kolegioetako 80 gazte, Petti eta Maddi Zubeldia abeslariak eta Maddalen Arzallus bertsularia.

 

  • Abesbatzak: Garaziko La Citadelle, Baigorriko Jean Pujo eta Hendaiako Irandatz kolegioak
  • Koru zuzendariak: Josean San Miguel (Hendaia) eta Denise Olhagaray (Garazi-Baigorri)
  • Et Incarnatus orkestraren harizko laukotea: June Berges, Jurdana Ochoa, Imanol Martínez eta Amaia García
  • Koru eta laukotearendako moldaketak: Josean San Miguel
  • Ahotsa eta gitarra: Maddi Zubeldia, Petti
  • Gitarra: Aitor de Juan eta Pat Tetevuide
  • Bertsularia: Maddalen Arzallus

Further details

Hendaia Euskaraz zikloaren karietara

Cultural player(s)

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)