Source: Kulturklik.eus portal

Itzuli konpainia "Oihana"

Source: Kulturklik.eus portal

Itzuli konpainia "Oihana"

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardia eta kuriositate handiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da, eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera.

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioari eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du, eta 10 urtez goitiko pertsona guziei gomendatua dago.

  • Taula zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezle-dantzariak: Barbara Rivas, Joana Olasagasti, Arantxa Hirigoyen
  • Eszenografia: Fran Dussourd Musika: Paulo Olaz
  • Denentzat 10 urtetik goiti

Further details

Tfnoa: 943 48 19 70 

Cultural player(s)

Receive our free newsletters

The Basque cultural agenda (weekly)