With the collaboration of the Basque cultural institute

Komunitatea hats-bahiturik ; euskal komunitateak zerendako sufritzen duen, lekuko bati esker, ulertzeko giltzak

With the collaboration of the Basque cultural institute

Komunitatea hats-bahiturik ;  euskal komunitateak zerendako sufritzen duen, lekuko bati esker, ulertzeko giltzak

Hizlaria : Ainize Madariaga

Zer da hizkuntza gizakiarendako? Komunikazio-tresna hutsa dea? Norberaren hizkuntza bortxaz erauzteak zer ekar liezaioke? Ondoriorik ote dakar? « Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak » liburua galdera horier arrapostu ematen entseatu da lekukotasun paradigmatiko bat ekarriz. Helduaroan hainbat zailtasun komunikatibok ekarri zuten lekuko hau psikoanalisiaren egiterat. Ikerketari esker, xeheki behatu ahal izan diogu pertsona horri zer ondorio ekarri dizkion; ttipitan, eskolan eta etxean, bere hizkuntza debekatu izanak. Gaia hunki duten aditu zenbaiten aipuak ere txertatu ditugu, bai ere terapeutaren eleak, hobeki ulertzeko gisan lekukoak pairatu nekeziak euskal komunitateak ere berdin bizitzen dituela, orain eta hemen. Azkenik, patologia sozial hori zerk senda lezakeen bilatzen entseatu da ikerketa, behin betiko erremedio sendagarririk ediren ez badu ere, egunerokoa arintzeko zenbait gako bederen. Ainize MADARIAGA, Hoztako kazetaria gaur, soziologian eta antropologian diplomatua da. Ikerketa hunekin bati baino gehiagori barnea korapilatzen eta burua hazkatzen dien fenomenoa esplikatzera heltzen da.

Further details

  • Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak zikloaren karietara
  • Tfnoa: 05 59 65 83 51

Cultural player(s)

Receive our free newsletters

The Basque cultural agenda (weekly)