Kultura Euskaraz #1

Tomiris eta Kutxetan Ibilki ikusgarriak
Kultura Euskaraz euskarazko sorkuntza ohoratzen duen hitzordu zikloa da. Urtean zenbait aldiz, Pirinioetako bi aldeetako konpainiek Xalbadorren hizkuntzan sortutako ikuskizunak aurkezten dituzte, adin guzietako jendeentzat antolatzen diren arratsalde edo arratseko emanaldien karietara. Betiere, gertakariaren helburua da obrak lurraldean zabaltzea eta ikusleak beren etxetik ahal bezain hurbil kausitzea.
Kultura Euskaraz –ABIAN! eta beste kultur hitzordu gehienak bezala– hitzordu nomada da. Edizio bakoitza herri berri batean antolatzen da, herriko hautetsien eta elkarteen laguntzarekin. Hitzorduarekin batera, lurraldeko euskarazko sorkuntzaren gaiari buruzko hausnarketa eginen da, AXUT! konpainiarekin. Hala, ikuskizun ziklo bat eskaintzeaz gain, kultur denboraldian, formakuntzak, topaketak eta tailerrak antola daitezke ere....
Further details
Tokiak atxikitzeko: 06 85 90 63 36
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)