Libertatea

Proiekzioa eta topaketa-solasaldia
Euskaraz, bat bateko itzulpenarekin frantsesez
Iraupena: 60 min (filmaren proiekzioa: 15 min)
Publiko guzientzat, 9 urtetik goiti
Zein pelikula ikusi ote dira Ortzaizeko zine gelan? Zein irudi? Eta, Donibane Lohizuneko Le Sélect aretoan? Norbaitek film bat kontatzen dizunean, hitzak irudi bilakatzen dira: japonesak atun arrantzan, Cadillac eder bat, zerua blu. Irudiak pantailatik atera eta bizitzan sartzen dira. Elkarrizketa pantailarik gabeko zine areto bihurtzen da.
"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren karietara, Lur Olaizola (Donostia, 1988) filmegileari ahozko memorioaren gaia esploratzea eskatu zaio. Bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak aurkeztutako lanaren bitartez eskaintzen dizkigu eta gaualdi berezi horretan publikoarekin partekatuko ditu.
Further details
Euskal kultur erakundea: 05 59 93 25 25
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)