"Lur" & "Zaldi Urdina"

"Lur" & "Zaldi Urdina"

16:00: Xake Produkzioak "Lur"

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Antzezleak: Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti eta Kepa Errasti
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Iraupena: 55’
  • Denentzat 7 urtez goiti

Julian jostailu denda zahar baten jabea da. Egun gutti falta dira Ane, bere bilobak, zortzi urte betetzeko eta opari berezi bat prestatzen ari zaio, berarentzat propio egindako panpina. Ane eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera desioak betetzen dituen izar magikoaren bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak, Ane eta Jonen, bere aitaren arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian, Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane, mutila da.

Irudimen biziko antzezlan honek transexualitatearen gaia aipatzen du adimen handiarekin, lau aktore bikainekin.

17:00: musika pausa

18:00: Axut!, Artedrama, Dejabu "Zaldi urdina" 

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, tekno jaialdi batean istripu zerebrobaskularrak jo eta paralizatua geratu da Zaldi Urdina deitzen duten droga berri bat probatu ondoren. Ospitalean kontsumitu duen substantzia zein den zehatz jakin ezean, ezingo diote behar lukeen sendagaia txertatu. Amets, bere arreba, gaztetxezalea, ikerketa eramaten hasiko da herriko udaltzain trakets baten laguntzarekin. Produktuaren jatorria aurkitu nahi dute anaia gaztea salbatzeko. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna. Denbora Aingeruren biziaren kontra doa. Atzera kontaketa bat da.

  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs
  • Zuzendaritza laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
  • Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
  • Argitazpena: Josep Duhau
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Asier Ituarte

12 urtetik goiti 

Further details

Tfnoa: 05 59 55 58 43

Cultural player(s)

Receive our free newsletters

The Basque cultural agenda (weekly)