Maitasunaren itxiera
Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen.
Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.
Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.
- Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert
- Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy eta Danele Sarriugarte
- Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy
- Zuzendari laguntzailea: Lucia Astigarraga
- Eskerrak: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)
The Basque Cultural Institute (BCI) reserves the right to modify or update the contents of its agenda at any time.
The information published is transmitted to us by the event organizers or collected through different communication channels, such as the social networks of cultural actors and operators. The BCI is not responsible for the nature or the erroneous or incomplete character of the disseminated information. Likewise, the descriptive comments for the agenda events are the exclusive responsibility of the organizers and actors of the events who are their authors.
To the extent possible, the illustration images used by the organizers to ensure the communication of their events are reproduced in the agenda, mentioning as credit for these images their author or, failing that, the name of the organizer. Once again, the BCI's responsibility cannot be retained regarding the nature and dissemination of this content. In the absence of illustrations, the BCI reserves the right to illustrate the agenda events using credited images of its choice.