Nire desio bakarrari

A mon seul désir / Nire desio bakarrari - Gaëlle Bourges - Os elkartea
Iraupena: 45 mn
Erdi Aroko sei tapizeriaren multzoa da Anderea eta Adarbakarra. Emakume gazte birjina eta adarbakar oso ernea irudikatzen ditu. Zentzumenetarako bost tapizeria, eta bi baloredun seigarren eta azkena. Gaëlle Bourges koreografoak eta hiru interpretatzailek artelan honetan sartzera gomitatzen gaituzte, garbitasun, tentazio eta untxi anitzen artean.
A mon seul désir (Nire desio bakarrari) ezagutzeko, utz diezaiogun hitza artistari. Izan ere, hark azalduko digu, tapizeria horien bidez, nola egiten dituen ikuskizun biziaren, obra plastikoen eta artearen irudikapenen historiaren arteko erlazioari buruzko galderak: “1. tapizeriatik 5.era: agertokiaren aitzinaldean, belus gorriko panel luze bat, etzana, oholtzaren alde batetik bestera, eta mila lorez apaindua; lau jokalari; ehun maneratsu eta sofistikatuko soineko luzea; animalien maskarak (adarbakarra, lehoia, untxia, azeria, papagaia, tximinoa, txakurra). 6. tapizeria: belus gorriko panel luzea erortzen da, gibelaldean, adarbakarra kantuz ari da, animaliak biribilean dantzan ari dira, beste untxi batzuk biribilera batzen zaizkie laster (ahalaz, hogeita hamalau).” Tapizeria horien korapiloa askatuz, lau jokalariek kastitatea sinbolizatzen duen animalia baten ondoan dagoen dama apaindu bat hurbiltzen dute. Baina, animaliak baketsuegia dirudi zuzena izateko. Erdi Aroko pentsamendua aztertzen du Gaëlle Bourgesek, umorearekin. Gure zentzumenak asaldatzen ditu, eta bestiario baten erdian dagoen izaki adardun anbiguo baterako “desira soil” misteriotsu hura ulertzera akuilatzen gaitu.
Further details
- Tfnoa: 05 59 59 07 27
- Ikusgarriaren aurkezpena Eszena Nazionalaren webgunean
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)