Pizkundea: zentzua, izena eta izana

Aurkezpena

XXI. mendeko egoera sozial, politiko eta kulturalari ondo erantzuteko asmoz, Euskal Herria pizkunde beharrean omen dago. Piztu, esnatu edo itzartu beharrez, herrigintza lozorroan egon delako? Bizkortu, zolitu edo zuhurtu beharrez, herrigintzari zerbait oharkabean joan zaiolako? Ezer sortu, hasi edo agertu beharrez, herrigintzaren orain arteko bidea eraldatu behar delako? Pizkundearen zertarakoa argi dago: Euskal Herriaren biziberritzea. Baina pizkundearen zergatiaz gogoeta ondo egin beharrean gaude, XXI. mende laurdena igaro ondoren. Pizkunde hitzak 1956az geroko herri mugimenduaren oihartzuna dakarkie batzuei; beste batzuei, urrunagokoa, 1876-1936 artekoa, Euskal Pizkunde izena duenarena. Horregatik, 2026 honetan, honaino ekarri gaituzten indarrak eta eginak zeintzuk izan diren argi izatea oso garrantzitsua litzaiguke, baina are garrantzitsuagoa, horien zergatia, horien zentzua eta esanahia. Hau da, euskal herrigintzaren balioak zeintzuk izan diren argi izatea gakoa da. Zer pertsona eta herri eredu zeuden? Iturriak zeintzuk ziren? Aurkako indarrei aurre nola egin zitzaien? Orduko kanpo egoera oldarkorra eta egungoa antzekoak dira? Eta barne ondoeza? Gure orainean, badugu iraganetik zer ikasi, gerora sendo abia gaitezen. Jardunaldi honetan, balizko pizkundeari sakontasuna emateko gakoak bilatu, azaldu eta aztertuko ditugu, historia, literatura eta filosofiaren laguntzaz.

Further details

  • UEUko Filosofia Sailak eta Maiatz elkarteak elkarlanean antolatua
  • 54. Udako Ikastaroen karietara

Cultural player(s)

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)

The Basque Cultural Institute (BCI) reserves the right to modify or update the contents of its agenda at any time.

The information published is transmitted to us by the event organizers or collected through different communication channels, such as the social networks of cultural actors and operators. The BCI is not responsible for the nature or the erroneous or incomplete character of the disseminated information. Likewise, the descriptive comments for the agenda events are the exclusive responsibility of the organizers and actors of the events who are their authors.

To the extent possible, the illustration images used by the organizers to ensure the communication of their events are reproduced in the agenda, mentioning as credit for these images their author or, failing that, the name of the organizer. Once again, the BCI's responsibility cannot be retained regarding the nature and dissemination of this content. In the absence of illustrations, the BCI reserves the right to illustrate the agenda events using credited images of its choice.