Agenda event "BASQUE CULTURE IN THE FAMILY"

Aparra eta kresala: emakumeen istorio bat

Aparra eta kresala: emakumeen istorio bat
Dorleta Kortazar - Argazkiaren iturria: Kulturklik

Sylvaine Terpereau eta Dorleta Kortazar ipuin kontalarien ahotsek bidaiaraziko gaituzte horien hitz goxo eta sakonekin. Biek itsasoari eta emakumeei buruzko kontakizunak eskainiko dizkigute. Pauline Junquet-ek, ahotsaz eta gitarraz, folk doinu liluragarriak eskainiko dizkigu. Olatuen modura, bere musikak publikoa kulunkatuko du, hitzak eta musikak bat eginik. Hiru artistek elkarrekin sorkuntza elebidun eta poetikoa eskaintzen digute, non itsasoa eta emakumeak, protagonistak bihurtzen diren. Ipuin, kantu eta musikaren artean, gaualdi honek graziaz eta emozioz betetako tarte bat eskainiko digu. Emakumeei, itsasoari eta istorioen magiari egindako omenaldia.

  • Iraupena: 90 min
  • 14 urtez gorakoentzat

Further details

  •  FESTI-CONTES festibalaren karietara

Receive our free agenda

The Basque cultural agenda (weekly)