Euskarazko antzerki tailerrak Iparraldeko Maurice Ravel kontserbatorioan

Kontserbatorioak, bere elkarlana segitzen du David Ondarts antzezlearekin, euskarazko antzerki tailerrak proposatzeko.
Horretarako bi tailer proposatuak dira dizkizuegu : :
- Apirilaren 29 an larunbatarekin >> 13:30 - 16:30
Baionan den kontserbatorioko atzerki gelan ("12" gela)
- Maiatzaren 13 an larunbatarekin >> 13:30 - 16:30
Baionan den kontserbatorioko atzerki gelan ("12" gela)
David Ondarts
Ttipidanik antzerki munduan sortua izan da. Zazpi urte zituelarik, bere lehen antzerkian parte hartu zuen Armendaritzeko antzerki taldearekin. Geroztik, kolegioan antzerkia egiten segitu du baita ere lizeoan Antton Luku-rekin. Besteak beste, bi libertimendutan parte hartu zuen (Donibane Garazin eta Donapaleun). Anartean, Armendaritzen, jokalari bezala segitzen du Pantzo Irigarai idazle eta taula zuzendariarekin. 2017an bere lehen antzerkia idazten du herriko haurrentzat. 2018 eta 2021 urte artean, Chimères antzerki taldeak proposatzen duen hiru urteko formakuntzan parte hartzen du. 2022an, haur eta nerabeendako antzerki tailerrak animatzen hasten ditu Hendaian.
Further details
- Tailerretan parte hartzeko tokiak mugatuak dira eta jasotzen diren ordenean kontutan hartuak izanen dira
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)