Santibate eta Libertimendua

Santibate eta Libertimendua bi alditan iragaiten diren inauteri garaiko ospakizunak dira, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko zenbait herritan ospatzen direnak.

Libertimendua Bidarrain (2022ko otsaila - Argazkia: Maitane Hernandez)
Libertimendua Bidarrain (2022ko otsaila - Argazkia: Maitane Hernandez)
Santibate kari, "zirtzilak" deitzen diren itxura zarpaileko gazte maskatu edo makillatuak gauaz ibiltzen dira, karriketan, etxeetan edo ostatuetan dantzatuz eta kantuz. Inauteri astearen inguruan iragaiten da. Zirtzilekin batera, bertsolari bat edo beste, bai eta musikari batzuk ibili ohi dira ere.

Libertimendua egunez iragaiten den ospakizun bat da. Igande inauteriz edo inauteri garaiko igande batez ospatzen da. Antolaketa handia eskatzen du dantzari, jantziei eta bereziki panfleto antzerkiari dagokienez.

Zirtzilen besta den Santibate neguaren sinboloa den bezala, bolanteen ("bolanteak" izena Nafarroa Behereko kabalkadetako dantzarien izenetik dator) besta den Libertimendua udaberriaren hastapenaren sinboloa da.

2000. urteetan bi ospakizun horiek berriz egiten hasi zenetik, neskek ere parte hartzen dute.

Gehiago jakin