"Ilunpetik" dantza ikastaroa

"Ilunpetik" dantza ikastaroa
  • 15 urte baino gehiago duten dantzari eta erakasleei zuzendua

Emazteek beraiena den lekua hartu eta hartzen segitzen dute plazan zein tradizioaren adierazpide ezberdinetan. Euskal dantzan ere emazteek beraien lekua hartu badute ere, dantza gutti sortuak izan dira emaztearentzat espreski eginak eta oraindik guttiago dira emazteek berek sortutakoak. Zorionez gaur egun dantzak nahasi dira eta geroz eta anitzagoak dira emazte eta gizonak nahasten eta elkartzen dituztenak.

Ildo beretik segitzeko, IDB-k neska talde baten biltzea proposatu zuen 2019ko urte hasieran dantza berri baten sortzeko.

Gogoetak eta errepikak joan arau, udako solstizioa, urteko egun luzeena oinarri, "Ilunpetik" izeneko dantza sortu zen. Dantza, taldeko neska gazteek Hazparneko pesten Jondoni Joaneren suaren inguruan eman zuten lehen aldikoz.

Egun horren inguruko sinbolia berpiztu edo azkartu nahiez, dantza horren ikasteko ikastaro bat proposatua da.

 

Further details

Izen emateak: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com

Cultural player(s)

Receive our free newsletters

The Basque cultural agenda (weekly)