Mouka Konpainia "Hasian hasi"
- Objektu antzerkia
- 6 urtez gorakoentzat
"Hasian Hasi" esperientzia indibidual bat da, ikuslea ikusteko eta entzuteko aukera ematen duena, ikuskizun txiki bat, entzuteko kabina ibiltari batean. Ikusleek, ipuin tradizional baten interpretazio bat halabeharrez aurkituko dute. Kabinara sartu aintzinetik, hainbat objektu artean hautatu beharko dute. Objektu bakoitzak ipuin bat irudikatzen du. Horrela, ez dute istorioa hautatzen, baina hautatutako objektuari esker, antzerki eszena txiki bat bizitzeko aukera izango dute, beren istorioaren bururapena bizitzeko.
Antolatzailearen oharra: Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik, 5 minutuero 16:30tik 18:30etara iraganen den ikuskizunean parte hartzeko ordutegi bat finkatzeko (pertsona bat saio bakoitzean). Ikusgarriaren inguruko eztabaida 18:30tan iraganen da.
Further details
Harremanak: mendizolan@hendaye.fr / 05.59.48.30.49
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)