"Paralelo 0" festibala
Iazko edizioan bizitako esperientzia ederraren ondotik, Paralelo 0 (ez ipar ez hego) jaialdia berriz antolatzea erabaki dute Txingudiko badiak elkartzen dituen hiru herrietako zenbait elkartek. Hendaiako Borderline Fabrika, Hondarribiako Psilocybe eta Lotura elkarteak, eta Irungo Bloody mary elkarte eta Lakaxita gaztetxeak indarrak batu dituzte hiru eguneko egitarau musikala osatzeko. Ekimena eskualdeko eta inguruetako publikoeri musika programazio anitza eskaintzeko helburuz sortu zen eta lehen edizioarekin alderatuta, aurtengo honetan proposamen musikalak hiru egunez izango dira, ostirala, larunbata eta baita igandera ere zabalduko den programazioarekin.
Mugaz bi aldeetako taldeak izango dira eszena gainean. Horretan jarri dute hautaketaren ardatza berriz ere, euskarazko, mugaz gaindiko eta emakumeek gidatutako proiektuen presentzian. Festibalaren abiatzea ostiralean izango da Hendaia eta Irun lotzen dituen oinezko zubian Txaranga Urretabizkaiak egingo duen performanzearekin izango da. Horren ondoren, Borderline Fabrikan, zumaiako Bigboy taldea eta bilboko Rrucculla proiektuaren kontzertuak izango dira. Horren ondoren, Irungo Hazia gunean musika elektronikoa izango da. Larunbatean kontzertu bikoitza izango da, hasteko Psilocyben Ekhi Lambert, Mikosis eta Joseba B. Lenoir Gang- en kontzertuak izango dira eta jarraian Lakaxita gaztetxean PandaValium eta Adur- en zuzenekoak DJ saioak jarraiturik. Igandean Hendaiara buelta egingo du jaialdiak, Borderline fabrikan bi zuzeneko elektroniko izango baitira, batetik Reichmelt bilbotarra eta bestetik Nora Sigué Ziburutarra.
Further details
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)
The Basque Cultural Institute (BCI) reserves the right to modify or update the contents of its agenda at any time.
The information published is transmitted to us by the event organizers or collected through different communication channels, such as the social networks of cultural actors and operators. The BCI is not responsible for the nature or the erroneous or incomplete character of the disseminated information. Likewise, the descriptive comments for the agenda events are the exclusive responsibility of the organizers and actors of the events who are their authors.
To the extent possible, the illustration images used by the organizers to ensure the communication of their events are reproduced in the agenda, mentioning as credit for these images their author or, failing that, the name of the organizer. Once again, the BCI's responsibility cannot be retained regarding the nature and dissemination of this content. In the absence of illustrations, the BCI reserves the right to illustrate the agenda events using credited images of its choice.