Xiru 2021

Musika eta sorkuntza Xiberoan
Bardoak atzo eta egun
Bardoak izan ziren, bardoak badaude, bardoak izanen ere, eta behar ere, ez badira tinkatzen edo ixilarazten. Kontatü, kantatü, kantatzen dütüe beren Historiaren ixtorioak. Eta gü haier beha laket. Bai kanta zak, kanta zan bizitzeko, bizi hadi kantatzeko!
AGORRILAREN 27a OSTIRALA
- 21.00 GOTAINEko plazan: GARTXOT filma. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi-2011- (eusk. Azpi titulu fr.) XII. mentean, Gartxot eta Mikelot semea herriz herri dabiltza kantuz. Bena libertate hau ez da Orregako fraideen gustuko...
AGORRILAREN 28a NESKENEGUNA
- 10.30: MAULEKO PLAZAN KANTU AIRE DANTZA: XIRUko kantu eta dantzak, alkarrekin Mustraka nahi denarentako : Ekialde, L'Aranesa, Guk nahi dugu, Jondane Johane, Ekiaren dantza, Kadrillak... XIRUko Tutti fanfarearekin
- 16.00: IRABARNE - ÜTÜRZABALA arte ebilbidea: IÑAKI OLAZABAL Zumaiako artistaren obraren estrena. Musika, dantza eta kantore
- 21.00: BARKOXE – Merkaleküan JOAN FRANCES eta JORDAN TISNER kantari biarnesak "GAZTELONDON ZER BERRI" ikusgarri berria: TTK REKALT, J.KRISTIAN GALTXETABURU, PIERRE VISSLER, MIXEL ETXEKOPAR : Pierra Topet Etxahun Barkoxeren XIX.mentean eta jentartean jauzia, hitzak, hotsa eta kantoreak.
AGORRILAREN 29a IGANTEA GOTAINE
- 10.30: BERTSO – KANTU – PILOTA PARTIDA : AMETS ARZALLUS (epaile bertsolaria), ODEI BARROSO, ELLANDE ALFARO (pilotari-bertsolari) , GILLES LAFFITTE, PIERRE DUCASSOU (pilotari- kantari)
- 12.00: : ANDRE MINVIELLE - Kantaria, Biarnoan sortü, Gaskoinako Uzesten hazi, Biarnoan bizi bardo-trobadorea, mündüko hitzen eta akzentuen maitalea, "Vocalchimista" berak dion bezala. Bidean bete zaküa zabaltüko deikü Gotainen!
- 13.30: BAZKARIA lekün gainen hartzekoa edo etxetik ekarri
- 15.30: "AMAREN BALADAK" emanaldia, AMAREN ALABAK Xiberoko bardoak beren, gure ixtoriak kantatzen, DOM. CAMPISTRON (Aldude) eta ASISKO (Hozta) ber ixtoriak marrazten...
- 17.00: FEMMOUZES T. KONTZERTUAN Okzitaniako Tolosako haiek bazterrak iharrausten dütüe beren ixtorioak plazaz plaza kantatüz, alaiki, eta beren ideiak zabaltzen, fermüki.
- 18.30: KANTU AIRE DANTZA: XIRUko kantu eta dantzak, alkarrekin
Xiru denboran, han hor: XAVIER PINON eta FABIENNE YVERT - Argazki erakusketa: "Testu bazterrak".
Further details
- Antolatzailea: Abotia elkartea, Gotaine-Irabarneko herriarekin
- Partaideak: Barkoxeko Etxahun elkartea
- Euskal kultur erakundeak, Akitania Berria Eskualdeak eta 64 Departamenduak lagundurik
Cultural player(s)
Receive our free agenda
The Basque cultural agenda (weekly)