Ilunpetik argira - Ihauteri
2025.11.03
- Egilea:
- Thierry Truffaut eta Patxi Beltzaiz
- Generoa:
- Antropologia
- Argitaletxea:
- elkar
- Euskarria:
- Liburua
Euskal Herri osoan, neguaren erdi-erdian, tradizio zahar ugari berpizten dira indar eta bizi handiz, askok ahaztutzat edo galtzekotan jotzen zituzten arren.
Thierry Truffaut antropologoak eta Patxi Beltzaiz argazkilariak, udaberriaren atarian, urte zaharraren eta berriaren arteko igarobidean, iniziazio bidaia batera eramaten gaituzte. Ohitura, jai eta inauteri giroko praktika hauen kodeak aztertzen dituzte, non tradizioak eta sormenak bat egiten duten. Hainbat urteko ikerketa eta behaketaren ondorioz egindako transmisio lanak euskal nortasuna hobeto ulertzen laguntzen gaitu, Europako jatorri sakonak ukatu gabe. Komunitate baten kohesiorako ezinbesteko diren tradizio ziklikoek, sinbolikoki, Ilunpetik Argira igarotzeko bidea erakusten digute, etorkizunari ateak irekitzeko.
Iturria: elkar
Gehiago jakin
- Neguko eta inauterietako tradizioak eta praktikak Euskal Herrian
- Thierry Truffaut - Mintzoak.eus
- Elkarrizketa - Thierry Truffaut: "Ihauteria herri-eskola da, ororen buru"
- Kontaktua - Thierry Truffaut
- Kontaktua - Patxi Beltzaiz
- Kontaktua - elkar Baiona