Neguko eta inauterietako tradizioak eta praktikak Euskal Herrian

Euskal Herri guzian, urtero, negu minean, jende anitzek galtzeko bidean ikusten zituzten tradizio andana bat bizitasun harrigarriz berriz indartzen ari dira.

Gaur egun, aktoreek, sortzaileek, pedagogoek eta ikusleek inauterietako errito, besta eta praktika horien kodeak galdezkatzen dituzte, Tradizioa eta Asmamena elkarrekin ongi joaten direlako.
Horrela, Elkar argitaletxeak argitaratu Thierry Truffaut eta Patxi Beltzaiz-en "Ilunpetik argira, Ihauteri" liburua idatzia izan delarik, beste behin ere transmisioaren beharra ardatz nagusietarik bat bezala agertu da, bizitasun horren sustatzeko.

Lantzeko inauteriak - 2024ko otsaila - Ferratzaileak | CC-BY-SA 2.0 - Amaiur Aristi - Dantzan.eus
Lantzeko inauteriak - 2024ko otsaila - Ferratzaileak | CC-BY-SA 2.0 - Amaiur Aristi - Dantzan.eus

Badu aspaldi Euskal kultur erakundeak ere arrangura bera baduela. Hori dela eta, partaidetza bat bidean ezarri dugu, inauterien inguruko ohiturei buruzko sareko txosten berezi honen sortzearekin gauzatu dena. Txosten honen xedea dokumentazio eta informazio behar ezberdinei erantzutera entseatzea da.

Gaiaren sakontzeko bideak

Denborarekin aberastuak izanen diren bost atal kontsultagarri dira jadanik.

Hartzaro - Uztaritze © Lorentxa Saragueta
Hartzaro - Uztaritze © Lorentxa Saragueta

Fokus tematikoak

Inauterien inguruko ohiturei (ipar Euskal Herrikoak bereziki) buruzko ikuspegi ezberdinak eskaintzen dituzten artikuluen galeria eta fokus tematikoak.
Gehiago jakin

Lekukotasunak © Mathias Olaso
Lekukotasunak © Mathias Olaso

Lekukotasunak

Mintzoak.eus ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren atarian bilduak diren ikus-entzunezko lekukotasun batzuen hautaketa, ohitura horiek bizi (izan) dituztenak entzuteko parada ematen dutenak.
Gehiago jakin

Maskarada Atharratzen © Maitane Hernandez
Maskarada Atharratzen © Maitane Hernandez

Baliabide bankua

Urtaroetako errituen gaiari buruzko jakitatea sakontzeko dokumentuak eskaintzen dituen baliabide biltegia. 
Gehiago jakin

Ikasgelan © Lorentxa Saragueta
Ikasgelan © Lorentxa Saragueta

Gaia landu ikastetxean

Tresna-ontzi pedagogiko bat joanen gara elikatzen, ikastetxeetan errituen gaia lantzeko pistak ematen dituena..
Gehiago jakin

Dantzari gazteak © Lorentxa Saragueta
Dantzari gazteak © Lorentxa Saragueta

Errituen agenda

Gertakari erritualen datak zerrendatzen dituen Ipar Euskal Herriko agenda.
Gehiago jakin