Balorapen pedagogikoa (2015-2019)
SOKA erakusketaren inguruko dokumentu pedagogikoa landu dute elkarrekin Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak (IDB), Atelier Canopé 64 sareak, Euskal kultur erakundeak eta IKAS pedagogia zerbitzuak.

Harea-ordulari baten antzeko desmartxa bat proposatzen du :
- Dantza bere orokortasunean hartu abiapundu gisa,
- Euskal dantza helburutzat hartu SOKA erakusketaren bitartez,
- Ikuspegia berriz zabaldu, klasean dantza ekoizpen batetara iristeko.
Hiru faseetan proposatuak diren aktibitate hauek, 2016ko sartzean abiatuko den oinarri amankomun berriaren kuadroan oinarritzen dira. Bereziki 3. indartze-zikloko ikasleentzat pentsatuak izan dira (4. urtea - 5. urtea - 6 garrena). Horrek ez du erran nahi, 2. zikloko oinarrizko ikasketetan diren ikasleentzat egokituak izaten ahal ez direnik (1. urtea - 2. urtea - 3. urtea).
Gehiago jakin
- Ustiapen pedagogikoa (PDF)
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.