"Euskal dantza" liburuxkaren argitalpen berezia
Euskal kultur erakundeak Etxepare Institutuarekin egin partaidetza bati esker, Oier Araolaza-k euskal dantzaz idatzi lau hizkuntzatako (euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez) dibulgazio liburuxka paperezko bertsioan erosteko parada badute bisitariek. Sintesia lan honi esker nahi duenak erakusketan aipatu hainbat gai sakondu ditzake.
Paperezko liburuxka 7 eurotan izango da salgai Euskal kultur erakundean eta SOKA erakusketa ezarria izanen den tokietan.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.