Eszenografia eta multimedia hautuak
Bisitaria lau eremu tematikoren inguruan egituratu espazio batean ibiltzen da.

Hamalau ukipen pantailek, moduluetako mezu orokorrak sakontzeko parada ematen dute informazio eta ilustrazio osagarriak eskainiz.
Eremu tematiko bakoitzean erakusketaren gaiarekin zerikusia duten multimedia osagaiak kontsultagarri dira. Bisitaria nahi bezala ibil daiteke, bisitak ez dauka eta zentzu jakinik. Modulo horiek osatzen dituzten panelek bisual eta testu indartsuak badituzte.
Paneletan, telebistak eta kuadro numerikoak txertatuak dira. Bestalde, erakusketaren berezko argiztatzearen euskarriak dira.
Ibiltaritzarako optimizatua

SOKA erakusketa, gela konfigurazio ezberdinetara egokitzen ahal da, baldin eta oinarrizko baldintzak errespetatzen badira (130 metro karratuko gutieneko azalera - 2m55eko gutieneko altuera). Erakusketa gune handiagoentzat, osagai batzu gehitzen ahalko dira (argazki erakusketa, artxibo irudiak proiektatzeko gune bat, etab.).
SOKA lau hizkuntzatan da (euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa), tokiko eta nazioarteko publikoarengana joateko. Bosgarren hizkuntza baten txertatzeko aukera izan daiteke.
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.