"Dantza-flokak"
Erakusketaren bukaeran, bideo-sorkuntza labur baten bitartez, bisitariak euskal dantzen maila tekniko handia erakusten duten lurralde ezberdinetako dantzarien koreografiak preziatzen ahal ditu. Kalitatezko praktika artistiko bat, urteetan zehar landua izan dena.
Mikel Perez musikariak sortu soinu banda baten gainean, bost minututan, "Dantza-flokak" bideoklipak dantza ezberdinak nahasten ditu (mutxikoak, soinu zaharra, Arratiako Jota, Xiberoko puntuak), euskal urratsen berezko kalitatea eta iraupena erakutsiz.
Making of-a
Dantzariak
"Azkaindarrak" - Maritzuli konpainia
- Xan Olazcuaga-Garibal
- Jon Olazcuaga-Garibal
- Michel Del Campo
- Jon Iruretagoiena
- Claude Iruretagoiena
"Godalet"
- Julie Ahaspe
- Bettan Aguer
- Maider Etchebarne
- Maguy Mirande
- Johañe Etchebest
"Erregelak"
- Joseba Astarbe
- Egoitz Irazabalbeitia
- Iñaki Gartziandia
"Aurreskua"
- Gari Otamendi
"Fandango"
- Nagore de las Cuevas
- Arkaitz Pascual
Arratiako Jota
- Mikel Goitia
- Goizane Olea
"Agintarien dantza"
- Mikel Goitia
Biarritzeko estreinalditik landa, 2015eko irailetik 2019ko udazkenera 20 toki desberdinetan erakutsi izan da SOKA. Ibilbide hortan 25.000 bisitarik preziatu ahal izan dituzte bere altxorrak.
SOKAn aurkeztuak ziren dokumentuen zerrenda (testuak, bideoak, irudiak, argazkiak...) osatu dugu. Katalogoa erakusketaren planoaren arabera antolatua da. Lau gai nagusitan banatua da. 400 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.
Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleen gana joan ziren 2015eko neguan. Bildutako lekukotasunak, irudiak eta soinuak, web-dokumental batean argitaratuak izan dira.